Europak teknologien munduko marka handiek giza eskubideetan oinarritutako gailuak sortu dagiezan araudia onartu dau. Siemens, Samsung eta enparauek sakeleko telefonoak, tabletak edo portatilak sortzeko Kongoko harrobietatik etorten dan koltan izeneko minerala erabilten dabe. Alboan GKEak harrobi horreetan aritzen diran emakumeen eta beharginen giza eskubideak gau ta egun urratzen dirala salatu dau sarritan eta Amparo Sanchez abeslaria Kongon egon barri da egoera hau salatzen. Alboan GKE-eko Alizia Alemanek azalpen guztiak emon deuskuz erreportaia honetan.