Amnistia Internacional horretan dabil, eta kanpaina berezia ipiniko dabe martxan 2017tik 2019ra. Sinadurak batzen ibili dira oraintsu, gobernuei presinoa egiteko asmoz. Errefuxiatuen egoerea tamalgarria dala dinoe, eta gauza asko hobetu behar dirala: legea egokitu, bide seguruak ezarri eta kanpamenduetako segurtasuna bermatu, besteak beste.