Eskoletako jantoki eredua aldatzeko eskaria aspaldikoa da.
Larrabetzun eta Erandion jantokietan kudeaketea euren esku dauke eta “gure platera, gure aukera” ekimenari esker beste bi ikastetxek be euren jantokietako kudeaketaz arduratzen dira: Gernikako Allende Salazan eta Markinako BekoBenta.
Gernikan orain bi urte terdi hasi zan gurasoen alkartea aukerea aztertzen. Alkartean lantalde batzuk daukez eta bat elikadureaz arduratzen da.