DYA-k Osasun eta gizarte arloan laguntzeko proiektua abiatu dau
DYA errepidean osasun laguntza emoteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta 1966. urteaz geroztik dihardu lanean, inolako irabazi asmorik barik, Euskadiko errepideetan gidariek seguruago zirkulatzen laguntzen dau. Juan Antonio Usparitzak sortu eban Bizkaian, eta geroztik Espainiara eta Filipinetara hedatu da alkartea. Boluntarioak osotzen dabe eta Nagore Garcia da euretariko bat, besteak beste boluntario gehiagoren behar izana azpimarratu deusku.
Proiektu barri bat abiatu dabe osasun eta gizarte arloko pertsona nagusiei laguntza emoteko.