Zamudiok arnasea hartu dau azken jardunaldian. Fuenlabradari irabazi deutso (4-2), eta 10 puntu daukaz. Urtzi Iriondo ezker hegalekoak onartu dau garaipenak animoa emon deutsala taldeari. Leioa nasaiago dago saiokapenaren goiko aldean. Erik Polanco jokalariak, barriz, esan deusku ez dagoela loak hartzerik. Parekotasun handia dago 2. B mailan. Santutxu aldera be jo dogu Atetik saioan. Iñigo Orozko aurrelariagaz egin dogu berba. Jaisteko tokietan dagoz santutxuarrak. Baina Orozkoren esanetan, gora egingo dabe.