Euskerearen nazinoarteko egunaren harira jarduera ugari egotea ondo dagoala, baina eguneroko lana behar dala dino Andres Urrutia euskaltzainburuak. Egunerokoa dala garrantzitsua. Euskereak gaur egun daukan presentzia nabarmentzekoa dala deritzo, ahalegin handiaren ondorioa dala nabarmenduz. Etxe barruko erabilera eta transmisinoa sustatu beharra dagoala be esan deusku.