Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak derbia jokatuko dabe Urbietan. Zapatuan, arratsaldeko lauretan. Inoiz baino derbiago izango dala esan leiteke. Izan be, puntu beharrizanean dagoz talde biak. Gernika nasaiago dago (17), baina getxo azkena da (8). Irabazi beharra daukie batzuek zein besteek. Iker Olaeta Gernikako jokalaria eta Andoni Saitua Getxoko presidentea konbidau ditugu saiora. Saskibaloian, Lointek Gernika Bizkaiak beste derbi bat dauka Malosten. Zapatuan, sei t'erdietan. IDK Gipuzkoa izango dabe aurkari. Amaia Lezamiz zuzendaritzako kideak emakumeen kirolaren aldeko aldarria egin dau Bizkaia Lehian saioan. Asier Arpon izan dogu azken konbidadua. Metropolitanoko jokalariak nabarmendu dau irabazten hasi beharra daukiela hainbat arinen. Puntu bi baino ez daukiez, eta azken aurrekoak dira sailkapenan.