Gernikak bost partidu irabazi ditu jarraian, eta seigarrenaren bila urtengo dau. Ez dauka gelditzeko asmorik. Sailkapeneko zuloan egotetik erdiraino igon dau. Azken partidua Sestaori irabazita dago, eta Arenas izango dau hurrengo aurkaria zapatuan (Gobela, 16:00). Imanol Etxabe aurrelariak onartu dau, orain, txarto jokatuta be irabazi egiten dabela. Barakaldori kosta egiten jako irabaztea. Azken partidua Leioan galdu dau (2-0). Lander Iurrebaso aurrelaria konbidau dogu Atetik saiora. Aitor Bilbao (Cultural) eta Aitor Etxebarriazarraga (Portugalete) izan dira beste konbidadu biak.