Gernikarena ikaragarria da. Jaisteko tokietatik igotekoetara heldu da hile ta erdian. Azken 7 jardunaldietan 22 puntu lortu ditu. Partiduko garaipena. Ibon Enziondo erdilariak Atetik saioan adierazi deuskunez, lehen ez ziran hain txarrak, eta orain be ez dira hain onak. Dana dala, gabonaldia hainbat arinen pasau, eta irabazten segidu gura dabe gernikarrek. Urtarrilaren 8ko astegoienean, San Sebastian de los Reyes hartuko dabe Urbietan. Barakaldori gehiago kostaten jako irabaztea. Oraingo honetan, bai, garaipena lrotu dabe David Movillaren mutilek. Rayo Majadahondaren aurka (1-2). Xabi Galan hegalekoagaz egin dogu berba. Taldeak gora egingo dauela esan deusku.