Porrotxek eskeini deusku alkarrizketea gaurko Lau Haizetara saioan. Ia 30 urte daroaz pailazo lanetan eta Porrotxek emon deutsozan poztasunegaitik eskertuta dago. Euskerea baloreak transmititzeko bidea dala esan deusku eta umorea bizitzeko jarrera bat dala bebai.