Berdinsareak hamar urte bete dauz eta urte honeen balorazinoa egiten izan da Ibon Uribe Berdinsarearen arduraduna Eudelen Bizkaia Irratiko estudioetan.
Herri mailatik bardintasunaren eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako lana egitea da helburua. Udalak dira herritarrengandik hurbilen dagozan erakundeak, beraz, herritarrengandik hurbilen dagozan ekintzak dira Berdinsareak antolatzen dauazanak. Erronken artean epe laburrera herri gehiago izatea sarean.