ETAren armabakotzerako Euskal Herritik alternatiba sendoa eratu behar dala uste dau Paul Riosek. Lokarriko koordinatzailea izan zana eta gaur egun Lehendakari Agirre Center-en aholkularia dana Bizkaia Irratian egon da. Espainiako eta Frantziako gobernuek pausurik emoten ez dabenez beharrezkotzat joten dau Euskal Herriko alternatibea, eta saretzen dagoala uste dau azken gertakarien haritik. Euskal herritarren bizikidetzeari dagokionez, gizartea ETAren eta politikarien aurretik dabilela uste dau. Dana dala, arlo honetan egitekoa badagoala dino, herri txikietan handietan baino gehiago. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hasiko dauen hausnarketaldia dala-eta, emaitza zehatzak emotea nahiko leuke, aurretik be emaitza bako prozesuak egin izan diralako. Preso guztiak alkartatuta egon ezean holako prozesua egitea gatxa dala dino, baina oraingoan kanpotik ekarpenak egiteko aukerea be egongo dala eta horrek eragina euki leikela.