Etxebarritik gazte etorkinen gizarteratzean laguntzen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko abe. 31a, 11:30

Harribide fundazinoak Etxebarriko gazteekaz zein etorkinekaz egiten dau behar. Lan ildo bi daukaz fundazinoak. Batetik herriko ume eta gazteentzako ekintzak prestetan dabez. Bestetik gazte etorkinen gizarteratzean laguntzen dabe. 

Herritarren zein beste erakunde eta alkarte batzuen laguntzea jasoten dabe. Besteak beste, egunotan Arratiako parrokietan Harribibide fundazinoarentzat elikagaiak batzen dabilz. 

Alkartea hobeto ezagutzeko Mikel Carrascogaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Harribide fundazinoko behargina da bera. 

 

Osorik irakurri