Krisiak sortzen diranean ikusten da Europak Estaduak derrigortzeko tresnarik ez daukala. Errefuxiatuen krisiari urtenbidea emoteko neurriak hartuta daukaz Europako Legebiltzarrak, baina ez dauka neurriok betearazteko eskumenik eta tresnarik. Estadu bakotxari dagokio betearaztea, eta ez dabilz hori egiten. Hori hutsa dala deitzo Izaskun Bilbao EAJren Eurolegebiltzarkideak. Europak neurriak betearazteko tresnak beharko litukeela uste dau. Terrorismo jihadisteaz arazo globala dala eta modu globalean ekin behar jakola adierazi dau.