Tumoreen aurkako terapietan zelula onek kalterik euki ez dagien material barri batzuk aurkeztu dauz EHUko ikerketa talde batek.
Minbiziari aurre egiteko aukeretariko bat terapia fotodinamikoa izaten da. Teknika hau esaterako hestegorri edo birikako minbizi kasu batzutan erabilten da. EHU ikerketa talde bat terapia fotodinamikoak zelula onei kalterik ez eragiteko nanopartiku barriak sortzen dabil.