Jon Gallardo: "Mozanbiken urtean milaka ume gosez hilten dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 4a, 00:00

Mugarik Bako Ingeniariak GKEa eta Samusa alkartea Mozanbikeko umezurtztegi baten laguntzea emoten dabilz. Markel Meseguer eta Jon Gallardo gazte bizkaitarrek umezurtztegi honetan eguzki panelak egokitzen eta egunean otordu bakarra daben umeak elikatzen egon dira. Jon Gallardok Mozanbikeko familia askok bizi daben egoerearen barri emon deusku etxe honetako Lau Haizetara irratsaioan. 1992ra arte izandako gerra zibilak Mozanbikeko familia asko ia-ia desagerrarazo ebazan. Iparraldetik hegoaldera, Maputo uriburua dagoan lekura, itzelezko migrazinoak egon ziran. Egoera horrek belaunaldien arteko informazino transmisinoa eten eban besteak beste nekazaritzeari jagokona.

 

Osorik irakurri