Kanabisaren eraginari buruzko EHUko ikerlan bat Nature aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 4a, 00:00

Medikuntza Fakultadeko ikerketa talde batek kanabinoideek pertsonon neuronen arteko transmisinoari zelan eragiten deutsen ikertu dau. EHUak ikerketea Bordeleko unibersidadeagaz alkarlanean egin dau eta horren emoitza mundu osoan irakurten dan Nature aldizkariak publikau egin dau. Talde honetako kidea dan Izaskun Elezgarai ikerlariak kanabinoideek memoriaren galeran zelan eragiten daben azaldu deusku. Etorkizunean ikerketa honen ondorioak memoriaren galeragaz lotutako gaixotasunei aurre egiteko erabili ahalko dirala esan deusku Izaskun Elezgaraik.

Osorik irakurri