Amorebietak, Sestaok eta Zamudiok lan gogorra daukie bigarren itzulian. Jaisteko tokietatik urtetea da helburua. Itzuli osoa daukie, baina ezin da atzera begira geratu. Aitor Larrazabal Amorebietako entrenatzailea eta Jon Etxaburu Sestaoko aurrelaria konbidau ditugu Atetik saiora. Culturala askoz hobeto dago 3. mailan. Play-offeko tokietan dago, Portugalete lez. Aitor Bilbao erdilariak onartu dau oso gustora jokatzen dabilzala denporaldi honetan. Deustu sailkapenaren erdian dago. Erregulartasun bila dabilz bilbotarrak. Erik Pryce atezainagaz izan gara.