Hemen da urte barria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 5a, 00:00

Gabonetako atsedenaldiaren ostean, Bizkaialde fundazinoaren babespeko klubak prest dagoz urteari ekiteko. Hemen da, bai, urte barria. Errugbian, Getxok Ordizira osterea dauka hasteko. Puntuak behar ditue getxoztarrek, sailkapeneko azken tokiak atzera lagateko. Andoni Saitua presidenteagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Futbolean, Athleticek Bartzelonan hasiko dau urtea. Espanyol izango dau aurkari. Eli Ibarra itxaropentsu aurkitu dogu. Saskibaloian, Lointek Gernika Bizkaiak aurkari zuzena hartuko dau Urbietan, zapatuan, Extremadura. Naiara Diez kapitanak argi dauka intentsidadez jokatu behar dabela. Waterpoloan, beste hainbeste esan geinke Leioari buruz. Boadillaren aurka daukie lehen partidua. Leire Sarasola jokalariak onartu dau lanean ekin deutsiela gabonetan, sasoian segiduteko. Sailkapenean 3. dagoz, eta 2.a da Boadilla. Iraia Garcia atletea be konbidau dogu saiora. Domekan, etxean korriduko dau. Lehen euskalduna izatea dau helburu Zornotzako Nazinoarteko Krossean.

 

Osorik irakurri