Lourdes Rodriguez: "Adineko batzuk 400 euroko pentsinoagaz bizi dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 9a, 00:00

Pentsinodunek galdutako erosketa-ahalmena berreskuratzeko Pentsinodunak Martxan alkartetik aldaketa sakonak eskatu dabez.
2016a amaituta, Kontsumorako Prezioen Indizea %1,8 inguru haziko dala aurreikusten danean pentsinoen igotea %0,25ekoa baino ez da izan. Desoreka hori salatzeagaz batera pentsinoen kutxatik atara dan dirua modu desegokian erabili dala uste dabe Pentsinodunak Martxan alkartetik. Lourdes Rodriguez alkarte honetako ordezkarietariko bat dogu. Bizkaian gaur egun 229 mila adineko inguruk pentsinoren bat kobretan dau. Alkarteetatik administrazino desbardinei 1.080 euroko gitxieneko pentsinoa exigidu deutsie. Era berean nagusien mantenua bermatzeko pentsinoen euskal sistema propioa eta aurrekontuetan zein fiskalidadean aldaketak proposatu dabez.

 

Osorik irakurri