Erakunde publikoetako 4 mila beharginei 2012tik zor jaken dirua bi edo hiru hilabeteko epean bueltau beharko jakela adierazo dau EJak. Auzitegiek erabagitakoaren aurrean helegiterik ez dabela aurkeztuko esan dau gaur geurean EJko bozeroaleak, Josu Erkorekak. Euskal Udal Lege barria dagoan moduan mantentzeko Rajoyren gobernuagaz lortutako akordua ontzat jo dau Erkorekak. EJko bozeroaleak barikua orduko adikzinoen legeagaz beste horrenbeste lortuko dabela itxaroten dau. Halan da be PPren jarreran aldaketa handia emon dala asko esatea dala uste dau Josu Erkorekak. Oposizinotik Jaurlaritzak RGIa KPIa beste igo izana kritikau dabe. Erabagi horretan lege hausterik ez dala egon nabarmendu dau Josu Erkorekak. Bestalde EJak adierazo dau zapatuan Bilbon izango dan SAREk deitutako manifestazinora ez dala joango. Halan da be, manifestazino horrek bake bidean lagunduko dauen itxaropena badaukala esan deusku Josu Erkorekak.