Mungia erdi-erdian egingo ditue San Antontxu azokea eta ekitaldiak. Eguna bera urtarrilaren 18an izango da, baina astegoien honetan hasiko dira jarduerak: lapikoko eguna, herri krossa eta abar. San Antontxu eguneko azokan sasoiko generoa salduko da, eta odoleste zein txorizo lehiaketak be egingo dira.