ELA: "Patronalagaz sektore arteko akordua lortzetik hurbil gagoz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 12a, 00:00

ELA sindikatua Confebaskegaz sektore arteko euskal akordua lortzeko itxaropentsu azaldu da. Indarrean dagoan estadu mailako sektore arteko hitzarmenak euskal langileei kalte besterik ez deutsiela egiten azaldu deusku ELA sindikatuko Joseba Villarrealek. Soldatetan ez eze, ratioetan edota lan-orduetan eredu horrek euskal langileengan eragin txarra euki dauela uste dau ELAk. 2011an ez bezala, orain Cofebask eredu hori aldatzeko prest ikusten dauela esan deusku ELAko Joseba Villarrealek. Patronala eta ELA, LAB, CCOO zein UGT sindikatuak hurrengo astean beste batzar bat egiteko geratu dira. ELAren ustez, ondino puntu batzuk lotu behar dabezan arren, euskal hitzarmena estadukoaren gainetik egoteko akordua lortzetik hurbil dagoz. Mahai gainean negoziazino kolektiboaren gaia be badaukie baina gai hori desblokeauko dan itxaropenik ez dauka ELA sindikatuak.

 

Osorik irakurri