Lerro barriak

Metropolitano taldea berregiten dabil. Imanol Carcamo entrenatzaileak lerro barriak eratu ditu. Gabonetako atsedenaren ostean, Rubiren aurka jokatuko dabe lehen partidua. Zapatuan, Zorrotzan. Iñigo Postigo jokalariak adierazi deuskunez, Rubi ez dau aurreko urtekoa. Halanda be, aurkari gogorra izango dala onartu dau. Atletismoan, Bizkaiko Kross Txapelketea korriduko dabe domekan, Abadiñon. Iraia Garciak txapelari eustera urtengo dauela esan deusku Bizkaia Lehian saioan. Iker Olaeta (Gernika Rugby), Maialen Agirregomezkorta (Zuazo) eta Virginia Cobos (Leioa) izan ditugu beste konbidaduak.

Osorik irakurri