Begoña Huarte: "Europak legea beteten ez dauenez guk egindakoa zilegi da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urt. 13a, 00:00

Errefuxiaduak ekarten ahalegindu izana ekintza guztiz zilegi dala esan deusku Grezian atxilotuta euki eben Begoña Huarte bizkaitarrak. Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte, Ondo Etorri Errefuxiaduak plataformako kideak, fiantzapean aske dagoz Euskal Herrian eta ez dakie momentuz Grezian epaiketarik egingo deutsienik ala ez. Europa Batasuneko herrialdeek legea beteten ez dabenez errefuxiaduak ekarten ahalegintzea erabat zilegia dala esan deusku Begoña Huartek berak. Alkarteen eta GKEen laguntza humanitario eskertu dau Begoña Huartek. Era berean agintarien politikak aldatzen ez badira desobedientzia zibilari barriro be ekiteko prest azaldu da. Greziatik ataraten ahalegindu ziran errefuxiadueen egoeraz be berba egin deusku.

 

Osorik irakurri