Horixe da Chrysallis Euskal Herriak martxan jarri dauan kanpainearen leloa. Ume transexualen egoerea azaleratu gura dauan kanpainea beste arrazoi batzuengaitik izan da albiste asteon. Facebook-ek zentsuratu egin dau kanpainako irudia. Baina jentearen babesa jasota barriro lortu dabe sare sozialean egotea. Kanpainearen helburuez egin dogu berba gaur Bea Sever alkarteko kideagaz.