Euskalduna Jauregian emongo deutso amaierea Sortuk garagarrilean hasitako hausnarketaldiari. Zohardia ponentziari aurkeztutako zuzenketek ganeko eritxia emoteko aukerea dago bariku gauera arte. Gaur egungo zikloari amaierea emon eta beste bat hasi gura dabe, 10 urtean euskal errepublikear eratzeko ahalegina eginda.