Gernikak eutsi egiten deutso bolada onari. Hamar partidu daroaz galdu barik. Azken biak bardindu egin ditu. Imanol Etxabe aurrelariagaz egin dogu berba Atetik saioan. Xabi Galan hegalekoa be konbidau dogu. Barakaldok nagusitasunez irabazi dau aspaldiko partez (4-0). Galan konfiantzaz dago. Ziur dago taleak gora egongo dauela. Hirugarren mailan, Sodupera jo dogu. Jon Larrea erdilariak adierazi deuskunez, jokoz gorago egon behar leukie sailkapenean. Jaisteko tokietatik 5 puntura dagoz.

Osorik irakurri