Bilboko Fotogenia Digital, Zornotzako De Pedro, Zamudioko Joseba Apezetxea eta Azpeitiko Xanti Rodriguez dira maila desbardinetan izendatuta dagozanak.
Datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, Zaragozan banatuko dira argazkigintza profesionaleko Goya sariak. Izen bera daukien arren, ez daukie zerikusirik zineko sariekaz.
Xanti Rodriguezek orain dala urte bi irabazi eban Goya sarietako bat eta barriro dago izendatuta. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratian.