PSE-EEko gehiengoak Patxi Lopezen alde egingo dauela zirtau dau Eneko Andueza legebiltzarkide sozialistak. Susana Diazek eta Patxi Lopezek idazkari nagusi izateko bidean paktau beharko leukiela uste dabenen kontra Lopezek amaiera arte heldu beharko dala esan deusku Eneko Anduezak. PSE-EEko ordezkari honen arabera euskal sozialistek eta Andaluziako sozialistek alderdia ulertzeko modu desbardinak daukiez. Eneko Anduezaren ustetan PSE-EEak, bere osotasunean ia, Patxi Lopezen alde egingo dau.