Sestao River zulotik urten ezinik dabil. Baina Pablo Turrillas entrenatzaileak esan dauenez, bildur barik jokatu behar dabe Bilbao Athleticen aurka. Demekan, Lezaman (12:00). Azken bien arteko lehia irabazita dagoz Turrillasen mutilak (River 2- Zamudio 0). Eta garaipenak indarra emon deutsie. Amorebietak be dana behar dau. Sestaok baino 4 puntu gehiago daukaz, baina jaisteko tokietan dago. Jon Orbegozo konbidau dogu Atetik saiora. Culturala hobeto dabil 3. mailan. Alaves B liderrari irabazi deutso (1-2). Datorren jardunaldian Bermeo hartuko dau Tabiran. Biak dagoz lider biak gaindituta, eta hirugarren tokirako lehian. Aitor Bilbao aurrelariagaz izan gara. Okerrago dabil Zalla. Azken lekuan dago, baina denporaldiko lehen garaipena lortu dabe Enkarterrikoek. Ondarroako Aurreraren aurka (2-0). Markel Goikoetxea atzelaria pozik aurkitu dogu. Orain Vitoriari ezustekoa emotekotan dagoz.

Osorik irakurri