Baserri munduan gero eta gehiago erabilten ei ditue teknologiak euren eguneroko zereginetarako, eta gero eta ustiategi modernoagoak ei dagoz. Hori sustatu gura dau Bizkaiko Foru Aldundiak, baina baita lehenengo sektorekoek administrazinoagaz daben harremana erraztu be. Horretarako teknologia barrietan oinarritutako proiektu batean beharrean dabilz eta laster ipiniko dabe martxan. Lehenengo sektorean belaunaldi aldaketea gauzatuz ei doa, eta ganera nekazaritzan hasten diran gazterik gehienak ekologikora bideratzen dira.