Aldez aurreko borondateen testamendua maitasun ekintza bat da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko ots. 2a, 00:00

Aldez aurreko borondateen agiria, pertsona batek zelako osasun laguntzea hartu nahi dauan aditzera emoteko gauza ez dan unean idatzi leiteken dokumentua da. Maitasun idatzia edo ekintzea da Juanjo Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako aurretizko borondateen erregistroko mediku ikuskatzailea esan deuskunez.
Ondasunari buruz egiten dan testamenduagaz ez dauka zer ikusirik. Bizi testamenduan aldez aurretik zernolako osasun tratamendua eta zainketak nahi dauazan azaltzen da. Familiak hartu beharrean erabagia norberak hartzen dau.
 

Osorik irakurri