Txapela esku-eskura

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketea jokatuko da zapatuan Erandion. Gaztedi txapelaren bila doa emakumeetan. Gizonetan gatxago izango dala onartu dau Jon Iñaki Mardaras entrenatzaileak. Bizkaia Lehian saiora konbidau dogu. Andoni Saitua Getxo Errugbiko presidentea, Naiara Diez Gernika Saskiko kapitana eta Leire Sarasola Leioa Waterpoloko jokalaria izan dira beste konbidaduak. Getxok, entrenatzailea aldatu arren, ezin izan dau garaipenik lortu. Lointek Gernikak CREF Hola hartuko dau zapatuan, Urbietan. Gernikarrek garaipena gura dabe, kopara indartsu joateko hurrengo astegoienean. Leioak, barriz, ezin izan dau liderraren aurka. Zapatuan, WP98-ren kontra jokatuko dau etxean.

Osorik irakurri