A. Ibaibarriaga: "Bilboko 300 puntu baltzakaz berehala amaitu behar da"

Aurtengo aurrekontuetan bardintasun sailari begirako diru partidea murriztu dala salatzeagaz batera puntu baltz barriez ohartarazo dau, EH Bilduko Aitziber Ibaibarriagak. Bestalde azpiegiturez itaunduta, Abiadura Handiko Trenaren Bilborako sarrerea EH Bilduren lehentasunen artean ez dagoala aitortu deusku. Koalizinoaren lehentasuna, AHTrena baino, Zorrotzatik igaroten dan FEVEko trenbidea lurperatzea dala azaldu deusku. Zorrotzaurreko lursailetan aurten, promotora desbardinak, etxebizitza barriak eregiten hasiko dira. Horreetariko asko eregi orduko salgai jarri dabez. EH Bilduk etxebizitza gehienak salmentan barik alokairuan eskeini ez izana salatu dau.

 

Osorik irakurri