Asteon kanpainea egiten dabilz "munduak ez dau janari gehiago behar, jente konprometituagoa behar dau" lelopean. Emondako datuaren arabera munduan urtean 1.300 tona janari alperrik galtzen da, zaborretara botaten da. Produkzino, banaketa eta kontsumo arduratsuagoa eta konprometituagoa aldarrikatzen dau Esku Alkartuak-Manos Unidasek.