Gaur goizean Everesteko tontorrera neguko igoerea egiteko ahaleginetan dabilen Alex Txikon medizale bizkaitarragaz zuzeneko konexioa egin dogu. BFAko kultura diputadua dan Lorea Bilbao geugaz estudioan egoala Alex Txikonek bere azkeneko egunen bizipenen barri emon deusku. 5.250 metrotan daukien kanpalekuan egoala gaur eguraldi oso txarragaz dabilzala aitortu deusku. Orain dala hiru egun 8.000 metroko altuerea zapaldu eben eta laster behin betiko igoerea egiten saiatuko dirala aurreratu deusku.