Sestao Riverrek eta Barakaldok derbia jokatuko dabe, domekan, Las Llanasen. Derbia baino gehiago izango dala esan deusku Xabi Etxebarria Barakaldoko zentralak Atetik saioan. Sestaorentzat lehen finala. Ibon Enziondo Gernikako erdilariagaz be egin dogu berba. Bide onean dagoz gernikarrak. Galdu barik dagoz azken 13 partiduan. Orain, irabaztea dabe erronkea. Real Union izango dabe aurkari. Ivan Urbano Balmasedako entrenatzailea eta Markel Goikoetxea Zallako jokalaria izan ditugu beste konbidadu biak. Alaves B-ri eta Vitoriari irabazita dagoz hurrenez hurren. Datorren jardunaldian, Bermeo eta Cultural izango ditue aurkari.