Pedro Azpiazu sailburuak, EJak zergen balizko igoera bat aztergai euki leikela esan ostean CEBEKen arduraz hartu dabe mezua. Zergen igoera horrek enpresei eragitekotan etorriko litzatekezan ondorioez egin deusku berba. Sindikatuakaz daukiezan hartuemonez, Garoñaren etorkizunaz, pentsinoez eta euskal enpresek administrazinoakaz kontratuak sinatzeko daukiezan zailtasunez berbaz aritu gara Bizkaiko patronaleko buruagaz, Iñaki Garcinuñogaz.