Lointek Gernika Bizkaia kopako azken fasera heldu da. Barikutik domekara jokatuko da Gironan. Lehenengoz lortu dau. Hirugarren urtea daroa lehen mailan, eta taldea asko hazi dala aitortu dau Naiara Diez kapitanak. Sasoi onean dagozala dino. Barikuan (21:00) jokatuko dabe lehen kanporaketea Al Qazeres Extremaduraren aurka. Suerterik onena opa deutsegu gernikarrei. Bizkaia Lehian saioko konbidaduak Joana Flaviano (Athletic), Maialen Agirregomezkorta (Prosetecnisa Zuazo), Nerea Egurrola (Gaztedi Sokatira) eta Iraia Garcia (BM Bilbao Atletismo Santutxu) izan dira. Gaztedik Goma gaineko Euskadiko Txapelketea irabazi dau. BM Bilbao Santutxuk, barriz, zidarra lortu dau Europako Kros Txapelketan, eta urrea Euskadiko luzean. Domekan, Euskadikoaren bila urtengo dabe kros laburrean.