Alkarteak beharrean dabizala esan dau, teknikea legeztau nahian, eta aurrerapausuen artean aitatu dau Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat onartutako baimenak. Hemendik aurrera haurdunaldi subrogauaren bidez umea eukiten dabenek ganerako gurasoen eskubideak eukiko ditue baja kontuetan. Holako prozesuak hasi orduko gauzak ondo lotzea komeni dala adierazi deusku, lege aldetik eta, ondoren ezustekorik ez eukiteko. Bere esperientziaz egin dau berba Xabier Madariagak.