Leioa oso indartsu dago 2.B mailan. Bape pentsau barik, bigarren lekuan dagoz, Albaceteren atzetik. Leioaztarrak Realari irabazi deutsie 1-3, eta Real Union hartuko dabe Sarrienan. Aitor Arregi atzelariaren esanetan, onena talde lana dabe duda barik. Atetik saioan, Pablo Turrillas entrenatzailea (Sestao), Aitor Etxebarriazarraga atezaina (Portugalete) eta Ander Laka atzelaria (Aurrera) izan dira beste konbidaduak. Sestao unerik onenean dago. Portugalete barriro be play-offera begira dago. Ondarroako Aurrerak, barriz, aurten be asko sufridu beharko dau maileari eusteko.