Horixe aldarrikatzen dabe ASPANOVASetik. Zaintza aringarriak minbizia atzemoten danetik emon behar dirala, prozesu osoan zehar. Zaintza aringarri hori ospitalean edo etxean jaso umearen eta familiaren erabagia dala uste dabe. Umeak seguruen eta erosoen dagoan tokian jaso beharko leukeala laguntza hori. Gaurko aldarrikapenetarikoa horixe izango da. Baita ikerketan segidu beharra be. Bigarren hau nabarmendu deusku, eta bere esperientzia kontau, Sara Fernandez ASPANOVASeko boluntarioak.