Getxo Arteak hil edo biziko partidua dauka domekan. Bartzelonaren aurka jokatu behar dabe bertan. Aurkari zuzenak dira atzeko tokietan. Unai Aranguren Getxoko jokalariak adierazi deuskunez, taldea batuta dago. Prest, domekako erronkeari ekiteko. Bizkaia Lehian saioan Izaskun Garcia (Lointek Gernika Bizkaia), Iraia Garcia (BM Atletismo Santutxu) eta Asier Arpon (Metropolitano Hockey) izan dira beste konbidaduak. Gernikak Avenida kopako txapeldunaren aurka itzuli behar dau ligara. Metropolitanok eta BM Atletismo Santutxuk atsedena hartuko dabe astegoien honetan.