BFAko Kultura Diputaduak esan dau batuerarako zubia dala, eta ez dirala bata eta bestea aurrez aurre ipini behar, uneak dagozala bata edo bestea erabilteko. Euskerea esparru guztietan normalduz joatea pozgarritzat jo dau, eta zalantzetariko bat da gazteek ze hizkuntza aukeratuko daben erabilerarako. Hori ez dago argi. Bizkaian egindako aurkikuntza arkeologikoen garrantzia nabarmendu dau, gehiago be egingo diralakoan dago, baina orain topautakoa finkatzea ei da garrantzitsuena.