David Plá ETAko kideak asteburuan esandakoari buruz EAJko Aitor Estebanek esan dau diskretoago jokatu beharko litzatekeela. Espainiako kongresuan EAJ-k daukan bozeroaleak esan dau ETAk eta Madrigo zein Parisko gobernuek katuaren eta saguaren jokoa darabilela. Jendartean gai honek pisua galdu dauela aitatu dau Aitor Estebanek eta hori arriskutsua dala gaineratu dau. Aurreko astean Espainiako gobernuaren aurrekontuen harira Montoro ogasun ministroak Aitor Estebanegaz berba egin eban telefonoz. Asteon jeltzaleei PPko gobernuaren proposamena helduko jake. Estebanen berbetan dokumentazinoa jaso ostean negoziazinorako aukerarik dagoan jakingo ei dabe. Justizian independentzia mailarik altuena daben munduko 150 herrialdeen artean Espainian 72garren kokatuta dago. Aitor Estebani Noos auziaren sententziaz be galdetu deutsagu.