Bizkaiko pertsona nagusien erresidentzietako beharginen huelgea luzatuz doa. Daborduko sektorean inoiz izandako grebarik luzeena dala esan geinke eta momentuz hilabetea amaitu arte deituta dago. Langileek lan baldintzen hobetzea eskatzen dabe, BFAk langileak eta azpikontratautako enpresak ados jarri daitezala eta senitartekoak haserre dagoz, oso haserre. Grebaren ondorioz nagusien egoitzetako erabiltzaileek jasaten daben egoerea salatzeko domekan manifestazinoa deitu dabe Bilbon. Edadedunen senitartekoek osotutako BABESTU izeneko alkarteak eta Pentsionistak Martxan alkarteak deialdi bateratua egin dabe.