Zamudio bizirik dago hondino. Azken garaipenak itxaropena emon deutso barriro. San Sebastian de los Reyesei irabazi deutso (1-0). Sailkapenaren azken tokian egon arren, maileari eusteko tokietatik 11 puntura dago. Astegoien honetan beste partidu garrantzitsu bat jokatuko dau bizirik irauteko. Navalcarnero izango dau aurkaria. Eneko Iriondo ezker hegalekoagaz egin dogu berba. Urtzi Erleaga Santurtziko atezaina eta Iñigo Orozko Santutxuko aurrelaria izan dira beste konbidadu biak. Santurtziarrak sailkapenaren erdian dagoz. Bermeora doaz nasaiago egoteko puntu bila. Santutxuk arnasea hartu dau Baskoniaren aurkako garaipenagaz. Maileari eusteko lekuak hurrago daukiez orain.