ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak aurkeztu barri dauen liburuaz berba egin deusku. Masek eta Ibarretxek atzo erabilitako diskurtsoagaz bat egin dau Jose Elorrietak, ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak. Eskubideak, euki, eukiten dirala eta negozietan ez dirala esan eban atzo Juan Jose Ibarretxek. Jose Elorrietak berba horreek txalotu dauz baina EAJa beste bide batetik ikusten dauela aitortu dau. 2016ko hauteskunde sindikaletan ELA nabarmen nagusitu da, sindikatu abertzaleak %40tik gorako ordekzaritzea lortu dau. Jose Elorrietaren ustez sindikatu bat ez dau apolitikoa izan behar eta politika kontuetan busti egin behar da. Sindikalgintzan eredu bi dagozala esateagaz batera erakundeen zilegitasunaz honakoa azaldu dau. ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak “Una mirada sindical contracorriente” izeneko argitalpena kaleratu barri dau. Liburu horretan Elorrietak bere burua antikapitalistatzat jo dau.