Prosetecnisa Zuazo kopatik kanpora geratu da. Barakaldarrek ezin izan dabe Elche Mustangen aurka, galdu egin dabe (25-21). Maialen Agirregomezkorta jokalariak onartu dau kolpe gogorra jaso dabela. Ilusino handia eukien kopan. Dana dala, ligan laugarren dagoz, eta gogor ekiteko prest dagoz. Granollersen aurka irabazita ahaztuko dabe ondoen kopakoa. Eduardo Maidagan (Gernika Rugby), Jone Guarrotxena (Athletic) eta Jon Lopez (Leioa Waterpolo) izan ditugu beste konbidaduak. Gernikak partidu gatxa dauka Sanboianaren aurka. Athleticek garaipen bidean jarraitu gura dau Santa Teresaren aurka (Lezaman, domekan) eta Leioak garaipenaren bila urtengo dau zapatuan Askartzan. Rivas Natacion izango dau aurkari.